Euskaraldia aurkeztuko dute bihar, Erauskin plazan
40 aittugune baino gehiago sortu dira herrian. Oraindik izena eman daiteke, Euskaraldia udazkenean izango baita
Euskaraldiaren herri aurkezpena egingo dute bihar, 18:00etan, Erauskin Plazan. Askotariko herri eragileak elkartuko dira, merkataritza, kirol, kultur, hezkuntza eta udal erakundeetako ordezkariak egongo baitira. Beasaingo herriari egindako idatzia irakurriko dute, Euskaraldia hauspotzeko Spota aurkeztuko dute eta Beasaingo Euskaraldia babestu dutenen argazkiak plazaratuko dituzte. Saioaren amaieran herri mailako argazkia ere aterako dute galeriara gehitzeko.
Orain arte 40 Aittugune baino gehiago sortu dira. Ahobiziez eta Belarriprestez gain Ariguneak sortu dituzte aurten, Beasainen Aittugune deitu dietenak. Taldean euskaraz jarduteko eremuak dira, hala nola, kirol eta kultur taldeak, merkataritza guneak, familiak… Oraindik izena emai daiteke, Euskaraldia udazkenean izango baita.