Euskaraldiaren herri aurkezpena egingo dute bihar
BEASAIN // Euskaraldiaren bigarren aldia bihar aurkeztuko dute Beasainen, 18:00etan, Erauskin plazan. Ekitaldian Beasaingo enpresa, merkataritza, kultura, kirol, hezkuntza eta udal erakundeetako ordezkariak izango dira, eta Beasaingo herriari zuzendutako adierazpena irakurriko dute. Euskaraldiari bultzada emateko elkartasun argazkiak plazaratuko dituzte eta taldeko argazkia aterako dute.