Forjas Irizarrek 9 langile kaleratu ditu, CCOOk salatu duenez
Langileei egindako presioak salatu ditu CCOO sindikatuak, eta zuzendaritzari "negoziazio prozesu justu bat" zabaldu dezala eskatu dio.
Lazkaoko Forjas Irizar enpresak bederatzi langile kaleratu dituela jakinarazi du CCOO sindikatuak. Maltzurkeria aztarnak hartu dizkio erabakiari, EREaren bidetik kaleratze kolektibo modura hartzea saihesteko ahalegina ikusi baitu CCOOk, 10 langile baita muga horretarako. Langileak «presionatu» izana ere salatu du, kalteordaina kobratu ahal izateko, kaleratzea onar zezaten enpresak ahaleginak egin dituela eta.
CCOOk jarrera horiek arbuiatu ditu eta zuzendaritzari “negoziazio prozesu justu bat eta bermeekin” zabaldu dezala eskatu dio. Erakundeei ere dei egin die, “enpresako langile guztien etorkizunarekin” konprometitu daitezen.