Mugikortasun mahaia uztailaren 21ean bilduko da berriz
Mugikortasun Jasangarriaren Topaketei berrekingo diete. Igartza Jauregian elkartuko dira, 18:00etan
Mugikortasun Jasangarriaren Mahaia berriz ere martxan jarriko da. Hurrengo bilera uztailaren 21ean egingo dute, 18:00etan, Igartza Jauregian. Urte hasieran hasitako prozesua eten egin zuen koronabirusak eragindako geldialdiak eta oraingo honetan bidean egindako aurrerapausoak gogoratuko dira eta lan tailerra egingo dute.
Mugikortasun mahaia lau fasetako prozesu irekia da. Lehen fasean Beasaingo mugikrtasuna nola hobetu planteatu zuten, bigarrengoan gaika landu, hirugarrean ondorioak aplikatu eta laugarrenean ebaluazioa egin. Orain bigarren fasean daude, eta jendearen parte hartzea beharrezkoa da.