Uztailerako kultura ekitaldiak antolatu dituzte Lazkaon
Kiki, Koko eta Moko pailazoek eta Matilda taldeak osatuko dute aste honetako egitaraua. Hilaren 31ra arte, musika emanaldi ugari eta zinema saioak izango dira, besteak beste, Lazkaon.
Herenegun atera zuen udalak Lazkaon uztailean egingo diren ekitaldien egitaraua. Kiki, Koko eta Moko pailazoek bi saio egingo dituzte bihar (17:30 eta 19:30), skate parkean. Larunbatean, 19:30ean, Matilda bikoteak kontzertua egingo du, leku berean.
Hil osoan zehar izango dira ekitaldiak, gehienak musikarekin lotuak. Los Botxeros otxotea (16an), BigBadMan taldea (18an), Kantaka abesbatza (21ean), Tolin el Mariatxi (30ean) eta Mediana taldea (31n) ariko dira. Udako zinea eta gazte asanbladak antolatutako dokumentalak ere izango dira ikusgai.