Elene Lete zumarragarra Realaren lehen taldera igo da
Zumarragako atezainak bigarren taldeko fitxa izango du eta, hala, talde horretan ere jokatu ahal izango du.
Elene Lete atezain zumarragarra Realeko lehen taldeko jokalaria izango da datorren denboraldian. Lehen taldearekin entrenatuko du, baina bigarren taldeko fitxa izango du. Hala, bigarren taldean jokatu ahal izango du. Izan ere, oso gaztea da eta jokatzea komeni zaio. Letek ez du oraindik lehen taldearekin jokatu, baina Realak irabazi zuen Kopako finalean egon zen. Leterekin batera, bigarren taldeko beste bi jokalari igo dira lehen taldera: Adriana Nanclares eta Cecilia Marcos.