Errolda grafikoko materiala argitaratzeko baimena eman dezakete ezkiotarrek igandean
Argazkiak eta materiala erabiltzeko orria sinatu eta hauteskunde egunean entregatzeko eskatu du udalak. Igandean ere legealdiari buruzko inkesta bat banatuko dute.
Ezkioko lagunen errolda grafikoaren proiektua ia amaitu dute. Asier Azarola eta Joxe Mari Gabilondo argazkilariek egin dituzte argazkiak. Orain material hori zabaltzeko eta erabiltzeko baimena eskatu die udalak herritarrei. Udalaren webgunean aurki daitekeen inprimakia sinatu eta igandean, hauteskunde egunean jarriko den ontzitxoan entregatu ahal izango dute.
Bestalde, legealdiari buruzko inkestak jasotzeko ontzia ere jarriko dute hauteskunde egunean udaletxeko sarreran. Galdetegia ere webgunean dago.