Gehienez 30 laguneko edukiera izango du Jubilatuen Elkarteak
IDIAZABAL// Astelehenean ireki zuten berriro Idiazabalgo Jubilatuen Elkartea, COVID-19aren ondorioz itxita egon ostean. Beraz, aste honetatik aurrera bertan elkartzeko aukera izango dute erabiltzaileek, baina gehienez 30 pertsonako edukiera ezarri dute. Oraingoz, 17:00etatik 20:00etara egongo da zabalik, eta erabilera arau zehatzak bete beharko dituzte jubilatuek koronabirusa dela eta.













