Kulturak ez du etenik udan Seguran
Beharrezko neurri guztiak hartuta izango direla jakinarazi du Segurako Udalak, eta egoeraren arabera aldaketak egon daitezkeela. Hasteko, uztailaren 14an musika emanaldia izango da Iker Franciscoren eskutik.
Udan ere kulturaz gozatzeko aukera izango dute segurarrek Segurako Udalak antolatuta. Covid-19ak eragindako egoera dela eta neurriak hartuko dituzte, eta bilakaeraren arabera ere aldaketak egon daitezke. Laiotz Herri Eskolako patio irekian eta estalian izango dira guztiak.
Uztailaren 14an, 21:30ean, musika emanaldia eskainiko du Iker Franciscok. Bi egun geroago, uztailaren 16an, Bakean dagoena bakean utzi! antzezlana izango da 19:00etan. Patricia Viscarretek mendiko bi dokumental eta tertuliaren txanda izango da uztailaren 21an: 19:30ean Ama de mayor quiero ser alpinista eta Ama Dablam, alma de mujer egongo dira ikusgai, eta 22:00etan Agur Etxebeste filma jarriko dute.
Haur eta gazteentzako eguna izango da uztailaren 23an: 18:00etan Miru saioa, eta 19:30ean Eriz Magoaren Auskalo saioa. Hurrengo egunean, uztailaren 24an, Raitx eta Diavolo Kiwi-ren musika emanaldia izango da 21:00etan. Hilaren 28an, berriz, zinemaz aire librean gozatuko dute bertaratzen diren segurarrek: 19:30etik 21:00era Oker filma Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzakoentzat, eta 21:30etik 23:00etara Black is Beltza. Uztailaren 30ean, hilari amaiera emateko, musika izango da protagonista, Andoni Ollokiegiren eskutik.
Itxaron lerroan maskara erabiltzea beharrezkoa da, eta eskuak garbitu eta distantzia neurria bete behar dira. Janari eta edari alkoholikoak ezingo dituzte sartu, eta edukiera mugatua izango da.