Iker Markinez, bere ibilbideaz solasean Joseba Argiñanorekin
Joseba Argiñanoren 'Sukalerrian' telebista saioan izan da Markinez. Bere ibilbideari errepasoa egin eta sekretua "lana 'a tope' egitea" dela azaldu du.
Joseba Argiñanok ETBn hasi duen ‘Sukalerrian’ saio berrian gonbidatu izan du Iker Markinez sukaldaria. Kuko jatetxean “apopilo” moduan hasi, Inaxio Muguruzarekin ikasi, Frantzian lanean ibili eta Ormaiztegiko jatetxea berak hartu arteko ibilbidea azaldu du.