Kiroldegirako prozedura finkatu dute Ataunen
ATAUN // Auzoeta kiroldegia erabilgarri dago dagoeneko, baina baldintza eta neurri batzuekin. Txanda udaletxera deituta hartu behar da, astean ordubeteko hiru gehienez. Giltza elektronikoa aktibatuko zaie, 10 euroko fidantza jarrita. Udalak egunero garbituko du.













