San Gregorio ermitan ez da erromeriarik egongo
Astigarretako auzotarrek eta Beasaingo Udalak jaia bertan behera uztea erabaki dute, balizko kutsatzeak ekiditeko
San Gregorio ermitako erromeririk ez da izango. Hala erabaki dute Astigarretako auzotarrek eta Beasaingo udalak, jende pilaketak ekiditeko. Ermitaren bueltan elkartea beasaindarren usadio zaharra da, tradizionalki pentekoste ondorengo bigarren egunean. Galdialdi baten ostea, 2016an auzotarrek berreskuratu egin zuten. Koronabirusak, ordea, katea eten du.