Urbiako San Inazio jaiak bertan behera geratu dira
Gipuzkoako eta Arabako Partzuergoak uztailaren 1ean egindako juntan hartu zuen erabakia osasun egoera dela eta.
Aurten ez dute San Inazio jairik ospatuko Urbian. Gipuzkoako eta Arabako partzuergoak uztailaren 1ean egin zuen junta festei buruz hitz egiteko, eta uztailaren 31ko San Inazio eguna bertan behera uztea erabaki dute. Partzuergoak hedabideei helarazitako ohar batean azaldu du “jende pilaketak ekiditea eta segurtasun distantziak mantentzea” dela covid-19aren hedapena saihesteko modurik eraginkorrena: “Denok gaude festa ggoz baina arduraz eta prebentzioz jokatu behar dugu”.