Albizu eta Zabaleta bidean dira
Ekhi Albizu eta Joseba Zabaleta segurarrak martxan dira dagoeneko. Gaur goizean abiatu dira, bizikletaz, Galizako A Lama espetxera, Izan Bidea egitasmoaren barruan.
Sarek euskal preso eta iheslarien egoera eta urrunketa politikak salatzeko sortutako ekimena da Izan Bidea. Helburua, euskal herritar bakoitzak gutxienez kilometro bat egitea da, elkartasunez eta «bakerako eta elkarbizitzarako» bidea egiteko. Ekhi Albizu eta Joseba Zabaleta segurarrek kilometro batzuk gehiago ere egingo dituzte. Gaur goizean abiatu dira, bizikleta hertuta, Galizara bidean. A Lamako espetxean dagoen Xabi Makazaga presoa bisitatuko du Albizuk, eta abentura honetan bidelagun izango du Zabaleta. Asmoa bost etapatan 677 kilometro egitea da, Santiagoraino. Gaurko lehen etapan, Beloradora (Burgos, Espainia) iritsi nahi dute, 146 kilometro eginda.
#IzanBidea @sare_herritarra Abiatzera goaz!!! #ALama pic.twitter.com/n3oflxEj7J
— Ekhi Albizu (@ekhialbizutelle) July 20, 2020