Goierrin 18 positibo kasu berri atzeman dituzte asteburuan
Osasun Sailak gaur jakinarazi ditu azken hiru egunetako PCR proben emaitzak. Ordizian 11 kasu berri daude, Legorretan 3, eta bana Beasainen, Ezkio-Itsason, Idiazabalen eta Ormaiztegin
Hiru egunez datuak eguneratu gabe izan eta gero, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak gaur zabaldu du azken egunetako txostena. Azken hiru egunetan, 18 kasu berri atzeman dituzte Goierrin, horietatik 11 Ordizian, 3 Legorretan, eta bana Beasainen, Ezkio-Itsason, Idiazabalen eta Ormaiztegin. Gipuzkoan atzo 63 kasu berri agertu ziren PCR probetan, eta EAEn 114 izan dira guztira. Asteburu osoa kontutan hartuta, larehun kasutik gora atzeman dituzte Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan.
- Beasain ………… 1
- Ezkio-Itsaso …. 1
- Idiazabal ………. 1
- Legorreta ……… 3
- Ordizia ………… 11
- Ormaiztegi ……. 1