Beasainen eta Ordizian beste positibo kasu bana agertu da
Osasun Sailak emandako azken datuen arabera, beste bi positibo atzeman dituzte azken orduetan Goierrin, bata Beasainen eta bestea Ordizian.
Asteburuan datuetan izan den igoera eta gero, gaur Gipuzkoan atzemandako beste 20 positibo kasuren berri eman du Osasun Sailaren txostenak. Horietatik 2 dagozkio Goierriri, kasu bana agertu baitira Beasainen eta Ordizian. EAEn, guztira, 90 dira.
Asteburuan baino PCR proba gutxiago egin zituzten atzo, hala ere. Guztira 3.600 izan ziren atzokoak; ostiralean 5.000, larunbatean 5.700 eta igandean 3.500 egin zituzten.
Osasun Sailak koronabirusaren inguruko datuak emateko modua aldatu du, beste behin, eta dagoeneko ez dira orain arteko kasu guztien baturak argitaratzen ari.