Euskal «ertzetako» gazte mugimenduak ikusgai gaur plazan
Lazkaoko Gazte Asanbladak antolatu duen 'Udako dokumentalak' zikloaren hirugarren saioan, 'Zizelkariak' ikuskaria eskainiko dute, gaur gauean.
Lazkaoko Gazte Asanbladaren Udako dokumentalak zikloan hirugarren saioa egingo dute, gaur, 22:00etan, plazako frontoian. Zizelkariak dokumentala ikusi ahalko da. Euskal Herriko «periferiako» sei gazte mugimenduren errealitatea, egunerokoa eta erronkak agertzen dira lanean. Ezkerraldeko, Tuterako, Aldudeko, Donapaleuko, Irunberriko eta Arabako Errioxako gazte banak eman dituzte testigantzak.