Errekan gora, kalean jaia
Inauguratu berria zen Ataungo San Gregorio auzoko Uarkaingo presako arrainentzako eskala. Ordiziarrak Santa Ana festen atarian. Uztaila Kulturalari agur, Trapu Zaharra taldearekin
Hemerotekari errepasoa eginez, duela 15 urte, GOIERRIKO HITZAk, Ataungo San Gregorio auzoko Uarkaingo presan jarri berri zuten arrainak igo ahal izateko eskala izan zen, egun horretako egunkariaren azalera eraman zen albiste nagusia. Barruko orrietan ere, luze eta zabal eman zen gai horren inguruko informazio guztia. Eskala egitearen helburua zen, arrainei presak eragiten dien oztopoa gainditzea, errekan behetik gora igaro daitezen. 112.000 euroko aurrekontua izan zuten lanek. 2005eko uztailaren 20an egin zuten inaugurazio ekitaldia, bertan izan ziren Gipuzkoako Foru Aldundiko eta Ataungo Udaleko ordezkariak, lanak egiteaz ar- duratu ziren teknikariekin ba- tera.
Bitartean, Ordizian, Santa Ana jaiei hasiera emateko atzera kontaketa egiten ari ziren. Igandean, jaien hasierako suziria Ordizia Rugbi Elkarteko talde nagusiak botako zuela aurreratu zuen GOIERRIKO HITZAk. Taldea, Ohorezko Mailara igo berri zen eta «balentriagatik» eskaini zion udalak ohorea.
Legazpin, Uztaila Kulturalari amaiera emateko zeuden, gaur 15 urte. Trapu Zaharra taldearen kale antzerkiak itxi zuen zuen urte hartako egitaraua.
Laura Trisalemaren istorioa ere jaso zuen egun horretako egunkariak. Ekuadortarra zela kontatu zuen eta jaioterria atzean utzi eta bost urte zeramala Goierrin bizitzen, Beasainen. Oztopo ugari gaindituta, seme-alabak alboan izatea lortu zuen eta goierritarrekin konpartitu zuen albistea.