Jardunaldi politikoen hirugarren hitzaldia, bihar Zaldibian
GOIERRI // Goierriko gazte asanbladek antolatuta, abian dira Goierriko Jardunaldi Politikoak. Lau hitzaldi dira denera, eta hirugarrena bihar Zaldibiako antzokian izango da, 19:00etan, espetxeei buruz. Uztailaren 28an, Beasaingo gaztetxean (18:00), genero problematika landuko dute. Aurrez, EHNAMen historiaz eta indarkeria politikoaz Beasainen eta hezkuntzaz Legazpin egin dituzte beste bi saio.













