Lau kasu berri atzeman dituzte Ordizian, eta beste bat Lazkaon
Osasun Sailaren gaurko txostenak COVID-19aren probetan ateratako bost positibo berri jaso ditu, horietatik lau Ordizian, eta bat Lazkaon. Goierrin 418 dira orain arte agertutakoak.
COVID-19aren kasu berriek agertzen jarraitzen dute oraindik. Osasun Sailaren gaurko txostenaren arabera, EAE mailan 111 positibo berri izan dira, horietatik 37, Gipuzkoan. Goierrin ere atzeman dituzte kasu berriak, Ordizian 4 eta Lazkaon bat. Atzoko egunean 4.911 test egin zituzten, azken bi egunetan baino gehiago.
Koronabirusaren krisia hasi zenetik, Goierrin 418 dira orain arte agertutakoak. Osasun Sailak datuen azken eguneraketa egin zuenetik (uztailaren 13an), beste 32 kasu agertu dira. Hauek dira, herriz herri:
Eguneraketa: 07/13 – 07/22
- ALTZAGA …………… 1 ………… +3
- ARAMA ……………… 2
- ATAUN ………………. 5
- BEASAIN ………….. 59 ………… +1
- GABIRIA ……………. 0
- GAINTZA …………… 0
- EZKIO-ITSASO …… 1 …………. +1
- IDIAZABAL ………… 6 ………… +1
- ITSASONDO ………. 6
- LAZKAO …………… 19 …………. +1
- LEGAZPI ………….. 29 ………… +2
- LEGORRETA ……… 8 ………… +4
- MUTILOA ………….. 3
- OLABERRIA ………. 1
- ORDIZIA ………… 122 ……….. +16
- ORMAIZTEGI ……. 2 …………. +2
- SEGURA ……………. 3 …………. +1
- URRETXU ……….. 23
- ZALDIBIA …………. 4
- ZEGAMA …………… 7
- ZERAIN ……………. 0
- ZUMARRAGA ….. 85
- GOIERRI ………. 386 ………. +32 = 418