Musika eta natura, uraren ertzean
Urmuga proiektuaren barruan, Et Incarnatus orkestrak eta Donostiako Orfeoiak kontzertua egin dute Lareoko urtegian, gonbidatu bereziekin. Jentza elkartu da emanaldian.
Euskal Herriko mendi eta naturguneak musikarekin uztartzea du helburu Urmuga proiektuak. Atzo, Lareoko urtegia izan zuten eskenatoki, eta emanaldi berezi eta hunkigarria osatu zuten. Egitasmoaren atzean dagoen Et Incarnatus orkestrarekin batera, Donostiako orfeoia eta hainbat gonbidatu berezi izan zituzten, tartean Eneko Dorronsoro, Xabier Berasaluzte Leturia, Juantxo Zeberio eta Gorka Benitez musikariak. Emanaldi bereziak pareko harrera izan du, eta ehunka lagun elkartu dira Lareon, emanaldia zuzenean ikusteko.