Organo barrokoaren jaialdirik ez da izango aurten Ataunen
Ataunen garai hontan urtero egiten den organo jaialdirik ez dute aurten egingo, ezta Donostiako Musika Hamabostaldiaren barruan iragarrita zegoen kontzertua ere.
Ataungo San Martin elizako organo barrokoan garai honetan egin ohi den nazioarteko jaialdirik ez da egingo. Larunbatean zen berez, baina koronabirusaren osasun egoeragatik udalak bertan behera utzi zituenez udako ekitaldi eta jarduera guztiak, ez da izango. Bestetik, Donostiako Musika Hamabostaldiaren barruan abuztuaren 2rako iragarritako Joan Seguiren kontzertua ere ez da egingo.