Idiazabalgo esku pilota finalak bihar jokatuko dituzte
IDIAZABAL // Bihar bukatuko da Idiazabalgo IV. Esku Pilota Txapelketa, bi final jokatuta. Igarondo pilotalekuan, 18:30ean hasiko da lehenengo partida. Aurrena, Labaka-Salcedo eta Etxaniz-Goiburu bikoteek jokatuko dute final bat. Ondoren, beste finala Illarregi-Peñalver eta Amiano-Loza bikoteek jokatuko dute. Lehengo astean jokatu zituzten finalaurrekoak, zortzi bikoteren artean.













