Aitzol Odriozola, Ordizia Rugby Elkarteko komunikazio arduradun berria
Senior taldeko jokalaria da, eta kazetaritza ikasketak amaitzen ari da. Klubaren egitura hobetzeko hasitako bidean kokatu du zuzendaritzak izendapena.
Aitzol Odriozola senior taldeko jokalaria izango da aurrerantzean Ordizia Rugby Elkarteko komunikazio arduraduna. Hala jakinarazi nahi du klubak prentsa ohar bidez. “Dakizuen moduan, kluba bere egiturak indartzeko eta kalitate handiagoko produktua eskaintzeko eraldaketa-prozesu batean murgilduta dago aspalditik, eta komunikazioa izango aldatuko duen alderdietako bat”.
Kazetaritza ikasketak amaitzen ari da Odriozola, eta zuzendaritzak uste du “pertsona egokia” dela postu hori betetzeko eta “kluba murgilduta dagoen trantsizio honetan laguntzeko”. Era berean, eskerrak eman nahi dizkie klubak orain artean komunikazioan lanean aritu diren guztiei.