Beste hiru positibo kasu atzeman ditu Osasun sailak Goierrin
Osasun sailak zabaldutako txosten epidemiologikoaren arabera, Zaldibian bi kasu berri daude eta Lazkaon bat.
San Inazio egunetik atzora arte lau positibo gehiago zenbatu bazituen Osasun sailak Goierrin, 24 orduan beste hiru positibo kasu atzeman ditu: Zaldibian bi eta Lazkaon bat. Osasun krisia hasi zenetik, 425 dira COVID-19a atzemateko PCR proban positibo eman duten goierritarrak.
Gipuzkoan 25 positibo zenbatu ditu Osasun sailak atzotik gaurra, Araban 14 eta Bizkaian 123. Euskal Autonomia Erkidego mailan 4 eri daude ZIUn ospitaleratuak, eta 10 dira atzo ospitalera eramandakoak. Guztira 55 dira ingresatuta daudenak.
Eguneraketa: 08/03 –—— 08/4
ALTZAGA …………… 4
ARAMA ……………… 2
ATAUN ………………. 5
BEASAIN ………….. 62
GABIRIA ……………. 0
GAINTZA …………… 0
EZKIO-ITSASO …… 2
IDIAZABAL ………… 6
ITSASONDO ………. 6
LAZKAO …………… 20……………..+1
LEGAZPI ………….. 31
LEGORRETA ……… 12
MUTILOA ………….. 3
OLABERRIA ………. 1
ORDIZIA ………… 138
ORMAIZTEGI ……. 4
SEGURA ……………. 4
URRETXU ……….. 23
ZALDIBIA …………. 5………………+2
ZEGAMA …………… 8
ZERAIN ……………. 0
ZUMARRAGA ….. 85
GOIERRI ………. 422……………..425 (+3)