Beasaingo Jose Migel Iturriotz kalea itxiko da asfaltatze eta bide pintaketa lanengatik
Abuztuaren 25ean, asteartea, goizeko 08:00etatik aurrera itxiko dute Beasaingo Jose Migel Iturriotz kalea
Jose Miguel Iturriotz kalea // Diario Vasco Asfaltatze eta bide pintaketa lanak egiteko asmoz, trafikorako erabat itxita geratuko da Jose Migel Iturriotz kalea (Gipuzkoa Plazako zubian) abuztuaren 25ean, asteartea, goizeko 08:00etatik aurrera. J.M. Iturriotz kaleko 15eko garajeetara iritsi ahalko da soilik. Lanak astebete iraungo duela aurreikusi dute.
Ezkiaga-Porteria auzora, nahiz Ordiziara iristeko, ibilgailu guztiek N-1etik edo GI-4491etik, Lazkaibar auzotik (CAF barrenetik), zirkulatu beharko dute.













