Bi kasu berri atzeman dituzte Lazkaon, eta beste bat Urretxun
Osasun Sailaren gaurko txostenak COVID-19aren probetan ateratako 26 kasu positibo berri jaso ditu Gipuzkoan, horietatik bi Lazkaon eta bat Urretxun
Osasun Sailaren gaurko txostenaren arabera, EAE mailan 241 positibo berri izan dira eta horietatik 26 Gipuzkoan.
Goierrin hiru kasu berri atzeman dituzte azken 24 orduan. Lazkaon bi eta beste bat Urretxun. Osasun krisia hasi zenetik, 428 dira COVID–19a atzemateko PCR proban positibo eman duten goierritarrak.
AGIRIA: Osasun Sailaren txostena (2020/08/05)