Bihar zabalduko dute Ataungo Kaxio ibilbidea
Gaur bukatuko dute Ajarresta auzoko ur-hoditeria berritzeko lehenengo fasea, eta bihartik aurrera Kaxio ibilbidea zabalik izango da berriro

Uztailaren 20an hasi zituen Gipuzkoako Ur Kontsortzioak Ajarresta auzoko ur hoditeria berritzeko lanak. Bihar bertan amaituko dute Eregi enpresak burutu duen obraren lehenengo fasea, eta orain arte itxita egon den Kaxio ibilbidea zabalik izango da berriro bihartik aurrera.