Gorka Gomez legazpiarrak bigarren saria eraman du "Romaría Vikinga" argazki lehiaketan
Galizian ospatutako sari-banaketan bigarren geratu da Gorka Gomez legazpiarra, 750€ko sariarekin

Pasa den asteartean bildu ziren Pontevedran ospatzen den Romaría Vikinga argazki lehiaketako epaimahaikideak saridunak aukeratzeko.
Guztira 18 pertsonek hartu zuten parte lehiaketan eta Gorka Gomez legazpiarrak lortu zuen 750€ko irabazia zuen bigarren saria. Gai nagusia bikingoak diren lehiaketa honetan, “Genealogía I” izeneko argazkia aurkeztu zuen.