Idiazabalgo Gaztañaditxulo gaztandegira bisita, bihar
Biharko egunean artzain bihurtzeko aukera izango dute bisitariek Gaztañaditxuloko artzainari artaldea larrera eramaten lagunduz

Ander Barandiaran artzainak bere egunerokoa partekatzera gonbidatzen ditu bisitariak. Artaldea larreetara eramaten lagunduko diote, eta bueltan artzainak ukuilua eta gaztandegiko beste gune batzuk erakutsiko dizkiete: ekoizpen gela, kamarak… Bisitari amaiera emateko, bertan ekoizten dituzten gazten dastaketa bat egongo da.
Irteera ordua bihar 11:30etan izango da, Idiazabalgo Gazta museotik eta guztira 2 ordu inguru iraungo ditu bisitak. Helduek 12€ ordaindu beharko dituzte eta 6-12 urte artekoek 5€. Gogorarazi joan baino lehen ezinbestekoa dela izena ematea info@idiazabalturismo.com postara idatziz edota 943 18 82 03 telefono zenbakira deituz.