Idiazabalgo Udalak diru-laguntzak eskainiko ditu COVID-19ak eragindako kalteak arintzeko asmoz
Komertzio txiki, ostalaritza establezimendu, autonomo nahiz enpresa txikien itxiera, beti ere, alarma egoeraren ondorioz jarduera ekonomikoa eteteak sortarazitako kalte ekonomikoak jasan dituztenei diru-laguntzak emango dizkie Idiazabalgo Udalak.

Covid-19ak eragindako kalteak arintzeko asmoz, dirulaguntzak eskainiko ditu Idiazabalgo udalak.
Idiazabalgo Udaleko Turismo eta Garapen Ekonomikoko arloaren lehentasuna, arlo ekonomikoan, babesa eta euskarria ematea dela adierazi dute, inpaktua minimizatzen saiatzeko eta, osasun-alarma amaitutakoan, udalerriko merkataritza eta ekonomia-jarduera berreskuratzea lortzeko.
Diru-laguntza honen xedea da Covid-19ak eragindako kalteak arintzeko, komertzio txiki, ostalaritza establezimendu, autonomo nahiz enpresa txikien itxiera, beti ere, alarma egoeraren ondorioz jarduera ekonomikoa eteteak sortarazitako kalte ekonomikoak jasan dituztenei dagokionean laguntza ematea. Horiek guztiak 10 langile artekoak izango dira, eta 2019an 1.000.000 €-tik beherako eragiketa-bolumena izango dute.
Diru-laguntzen zenbatekoa banatuko da modu honetan:
a) Apirila eta maiatzeko fakturazioen batuketan, iazko epe berdinarekin alderatuz % 70 edo gehiagoko jaitsiera eman den kasuetan: 1.000 €.
b) Apirila eta maiatzeko fakturazioen batuketan, iazko epe berdinarekin alderatuz % 69tik % 40rako jaitsiera eman den ka- suetan: 600 €.
c) Era berean, 200 euroko gehigarria izango dute langile bakoitzeko, lanaldiaren % 100arekin, baldin eta eskaera hau aurkezten den unean enpresako langile izaten jarraitzen badu. Lanaldi partzialean dauden kasuetan, gehigarria proportzional- ki emango da.
Aurkeztutako eskaera guztiek dirulaguntzaren aurrekontua gaindituko balute, hauek proportzionalki murriztuko dira.