Olaberriko kart zirkuituan asfalto berria jarri dute
Bihartik aurrera egongo da Vilariño familiaren kart zirkuituaz gozatzeko aukera

Olaberriko Vilariño Motorsport zirkuituan asfalto berria jarri dute aste honetan. Atzo eta gaur asfaltoa ongi asentatzeko itxita mantendu duten arren, bihartik aurrera irekita egongo da eta gerturatzen den orok izango du zirkuituaz gozatzeko aukera. Horrez gain, beraien kartetan ere zenbait berrikuntza egin dituzte.