Zazpi kasu positibo atzeman ditu Osasun sailak Goierrin
Osasun Sailaren gaurko txostenak COVID-19aren probetan ateratako zazpi positibo berri jaso ditu Goierrin, horietatik bi Beasainen, bi Urretxun, beste bi Zegaman eta bat Zumarragan.

Osasun sailak Goierrin, 24 orduan beste zazpi positibo kasu atzeman ditu: Beasainen bi, Urretxun bi, Zegaman beste bi eta Zumarragan bat. Osasun krisia hasi zenetik, 435 dira COVID-19a atzemateko PCR proban positibo eman duten goierritarrak.
Nekane Murga Osasun Sailburuak atzoko agerraldian adierazi zuen moduan, EAEn COVID-19arekin kutsatutakoen kopuruak hazkunde handia izan du. EAE osoan 428 dira atzotik gaurra zenbatu diren positiboak, hain zuzen ere, 74 Gipuzkoan, 38 Araban eta 311 Bizkaian . Euskal Autonomia Erkidego mailan 6 eri daude ZIUn ospitaleratuak, eta 16 dira atzo ospitalera eramandakoak. Guztira 60 dira ingresatuta daudenak.
Eguneraketa: 08/06 –—— 08/07
ALTZAGA …………… 4
ARAMA ……………… 2
ATAUN ………………. 5
BEASAIN ………….. 62………………+2
GABIRIA ……………. 0
GAINTZA …………… 0
EZKIO-ITSASO …… 2
IDIAZABAL ………… 6
ITSASONDO ………. 6
LAZKAO …………… 23
LEGAZPI ………….. 31
LEGORRETA ……… 12
MUTILOA ………….. 3
OLABERRIA ………. 1
ORDIZIA ………… 139
ORMAIZTEGI ……. 4
SEGURA ……………. 4
URRETXU ……….. 24………………+2
ZALDIBIA …………. 7
ZEGAMA …………… 8………………+2
ZERAIN ……………. 0
ZUMARRAGA ….. 85………………+1
GOIERRI …………428……………..435 (+7)