Ataungo baserritar bat ospitalera eraman dute traktorearekin istripua izan ondoren
Laustierreka auzoan gertatu da ezbeharra. Suhiltzaileek atera behar izan dute 56 urteko ataundarra.
Ataun San Gregorio./Aimar Maiz Ataungo Lauztierreka auzoan gertatu da istripua gaur, 15:15ak aldean. 56 urteko baserritarrari traktorea itzuli, gainera erori eta azpian harrapatuta geratu da. Suhiltzaileen laguntza behar izan dute baserritarra ateratzeko. Anbulantzian Donostiako Ospitalera eraman dute zauritua.













