Beasain KE-ko Hirugarren maila 2020-2021 denboraldia hasteko dataren esperoan
Espainiako Futbol Federazioak jakinarazi duenez, Lurraldeko Federazioek euren erkidegoetako osasun zein kirol agintariekin ezarri beharko dituzte estatu mailako txapelketekin hasi ahal izateko baldintzak

Beasain KE-ko Hirugarren mailako jokalariak dagoeneko denboraldi-aurreko lehenengo partidak jokatzen aritu beharko ziratekeen arren, oraindik ere 2020-2021 denboraldia hasteko daten esperoan jarraitzen dute.
Espainiako Futbol Federazioak batzarra izan zuen Lurraldeko Federazioetako presidenteekin pasa den astelehenean, estatu mailako txapelketen lehenengo datak eztabaidatzeko. Bertan adostu dute Lurraldeko Federazioak izan beharko direla euren erkidegoetako osasun zein kirol agintariekin baldintzak ezarriko dituztenak, eta baimena dutenean hasi ahalko dira txapelketak.