Idiazabalgo J. Aranburu gaztandegira bisita gidatua bihar
J. Aranburu gaztandegian Idiazabal Gazta nola egiten den bertatik bertara ikusteko aukera egongo da bihar 11:30etan
Idiazabal Gaztaren ekoizpena gertutik ezagutzeko bisita gidatua antolatu du bihar Idiazabalgo Turismo Bulegoak. Bisita Idiazabalgo J. Aranburu gaztandegian izango da, artzain gaztagilearen eskutik. Bisitariek ustiategira joateko aukera izango dute eta gaztaren ekoizpen prozesua zein den ikusiko dute. Bisita amaitzeko etxeko Idiazabal Gazta ezberdinen dastaketa egingo dute: zuria, ketua, berria eta zaharra.
Irteera ordua 11:30etan izango da, Idiazabalgo Gazta museotik eta guztira 2 ordu inguru iraungo ditu bisitak. Helduek 12€ ordaindu beharko dituzte eta 6-12 urte artekoek 5€. Gogorarazi joan baino lehen ezinbestekoa dela izena ematea info@idiazabalturismo.com postara idatziz edota 943 18 82 03 telefono zenbakira deituz.