"Indiano etxeak" bisita gidatua igande honetan Idiazabalen
XX. mendean eraikitako etxe ezberdinak ikusteko aukera izango dute bisitariek
Igande honetan Idiazabalgo herritik paseatu eta indianoek XX. mendean Ameriketatik itzultzean herrian zehar eraikitako etxe ezberdinak ezagutu ahalko dituzte bertaratutakoek, horien artean daude: Pilarrenea, Txomenanea, Floreaga, Zubialde eta Toki Eder.
Bisita gazta museotik irtengo da 17:30etan eta ordubeteko iraupena izango du. Gogorarazi joan baino lehen gomendagarria dela izena ematea info@idiazabalturismo.com postara idatziz edota 943 18 82 03 telefono zenbakira deituz.