Osasun Sailak bi kasu positibo atzeman ditu Goierrin
Osasun sailak zabaldutako txosten epidemiologikoaren arabera, bi kasu berri daude Goierrin: bat Urretxun eta beste bat Zumarragan
Osasun sailak Goierrin 24 orduan 2 kasu positibo berri bat atzeman ditu: bat Urretxun eta beste bat Zumarragan. Osasun krisia hasi zenetik, 486 goierritar dira dagoeneko COVID-19a atzemateko PCR proban positibo eman dutenak.
Gipuzkoan 73 positibo zenbatu ditu Osasun sailak 24 orduan, Araban 117 izan dira, eta Bizkaian 372. Euskal Autonomia Erkidego mailan 20 eri daude ZIUn ospitaleratuak, eta 39 dira atzo ospitalera eramandakoak. Guztira 176 dira ingresatuta daudenak.
Eguneraketa: 08/19 –—— 08/20
ALTZAGA …………… 4
ARAMA ……………… 2
ATAUN ………………. 5
BEASAIN ………….. 71
GABIRIA ……………. 0
GAINTZA …………… 1
EZKIO-ITSASO …… 2
IDIAZABAL ………… 7
ITSASONDO ………. 7
LAZKAO …………… 27
LEGAZPI ………….. 36
LEGORRETA ……… 13
MUTILOA ………….. 3
OLABERRIA ………. 1
ORDIZIA ………… 150
ORMAIZTEGI ……. 4
SEGURA ……………. 4
URRETXU ……….. 27……………….+1
ZALDIBIA …………. 8
ZEGAMA …………… 21
ZERAIN ……………. 0
ZUMARRAGA ….. 91……………….+1
GOIERRI …………484……………..486(+2)