Demode Quartet taldeak "Epa Txiki!" ikuskizuna eskainiko du Lazkaon
Lazkao Txiki Zelaian egingo du "Epa Txiki!" ikuskizuna Demode Quartet taldeak abuztuaren 29an, 19:00etan
Musikaz eta umorez betetako ikuskizuna eskainiko dute Demode Quartet taldeko partaideek Lazkaon datorren larunbatean. Joli Pascualena, Mikel de la Fuente, Iker Huitzi eta David Rosco interpreteek antzeztuko dute Patxi Barcok zuzendutako ikuskizun hau.
Ehunka antzezlekutatik pasa eta gero, Lazkao Txiki Zelaia izango da beraien hurrengo geltokia abuztuaren 29an, 19:00etan. Hasiera batean “Epa!” izeneko emanaldia eskaintzen zuten arren, honek etxeko txikienei ere barregura ematen zietela ikusita “Epa Txiki!” haurrei zuzendutako antzezlana prestatzea erabaki zuten, beraien neurrira egina.
50 minutu irauten dituen ikuskizun honetan koreografia, umorea eta euskal musikako klasikoen bertsioak eskainiko dituzte, esan bezala haurrei zuzenduta, baina helduentzako zenbait keinuekin.