Erdi Aroko testuingurua dirudien hilobian bi gorpu aurkitu dituzte Ordizian
Gure Iragana kultura elkarteak bi gorpu aurkitu ditu San Bartolome ermitan arkeologia lanak egiten zituzten bitartean
Uztailaren 27an hasi zituen Gure Iragana kultura elkarteak San Bartolome ermitako arkeologia lanak 2018tik geldirik egon eta gero. Baselizaren barnealdean egindako ikerketari esker, 1100-1200 inguruan ehortzitako giza-aztarnak topatu zituzten urte hartan, eta atzo beste aurkikuntza bat egin zuten.
Erdi Aroko testuingurua dirudien hilobian, bi gorpu aurkitu dituzte bata bestearen gainean. Kanpainarekin amaitzeko, hormak geotextilarekin babestuta utzi dituzte, eta orain laborategiaren txanda dela azaldu dute.
Informazio gehiago nahi duenari gogorarazi indusketa aurrera doan heinean aurkikuntzen berri ematen joango direla beraien Facebookeko orrialdean: Gure Iragana Villafranca-Ordizia.