12 positibo kasu berri atzeman ditu Osasun Sailak Goierrin asteburuan
Osasun sailak zabaldutako txosten epidemiologikoaren arabera, 12 kasu berri atzeman dituzte Goierrin abuztuaren 21etik gaurdaino
Osasun sailak asteburuan 12 kasu positibo berri bat atzeman ditu Goierrin: hiru Ordizian, bi Beasainen, bi Seguran, bi Urretxun, bat Itsasondon, bat Legazpin eta beste bat Ormaiztegin . Osasun krisia hasi zenetik, 507 goierritar dira dagoeneko COVID-19a atzemateko PCR proban positibo eman dutenak.
Gipuzkoan 381 positibo zenbatu ditu Osasun sailak ostiraletik gaurdaino, Araban 291 izan dira, eta Bizkaian 965. Euskal Autonomia Erkidego mailan gaurko emaitzen arabera 27 eri daude ZIUn ospitaleratuak, eta 26 dira atzo ospitalera eramandakoak. Guztira 211 dira ingresatuta daudenak.
Eguneraketa: 08/21 –—— 08/24
ALTZAGA …………… 4
ARAMA ……………… 2
ATAUN ………………. 5
BEASAIN ………….. 73…………………..+2
GABIRIA ……………. 0
GAINTZA …………… 1
EZKIO-ITSASO …… 2
IDIAZABAL ………… 7
ITSASONDO ………. 7…………………….+1
LAZKAO …………… 27
LEGAZPI ………….. 38……………………+1
LEGORRETA ………13
MUTILOA ………….. 3
OLABERRIA ………. 1
ORDIZIA ………… 153……………………+3
ORMAIZTEGI ……. 4…………………….+1
SEGURA ……………. 4…………………….+2
URRETXU ……….. 29…………………….+2
ZALDIBIA …………. 8
ZEGAMA …………. 21
ZERAIN ……………. 0
ZUMARRAGA ….. 93
GOIERRI …………495……………..507(+12)