Erdi Arora bidaia
Erdi Arora bidaia egiteko aukera eskaintzen du Goierrik, Segura, Beasain eta Ordizian barrena. Urte askotan, Gaztela eta Frantzia arteko ezinbesteko pasabidea izan zen Segura, eta garai hartako hainbat eraikin zutik daude oraindik, eta almendra egitura oso-osorik mantentzen du oraindik. Beasaingo Igartza Monumentu Multzoak ere Erdi Aroan du jatorria.
Erdi Aroko museo berrituan has daiteke bidaia, Ardixarra etxean. XVI. mende hasieran eraikitako etxea da Ardixarra. Euskal Herriko hirigune historikoetan, erdi mailako hiru arkitekturaren adibide bakarrenetako bat da, eta XVI. mendeko ohiko etxebizitza-lantegia irudikatzen du. Hala ere, Erdi Aroan murgiltzeko biderik onena, herri kaskoan bisita gidatua egitea da, harresia, Jasokunde eliza edo Lardizabal –gaur egun udaletxea–, Gebara edo Arrue jauregiak bertatik bertara ezagutuz. Ondarre gaztandegira joanez osatu daiteke Segurako plana. Erraztiolatza museoa ere historian barneratzeko topalekua da.
Beasainen Igartzako multzoa
Beasaingo Igartzako Monumentu multzoa ere Erdi Aroaren lekuko da. Jauregia, ermita, errota, errotariaren etxea, burdinola, dolarea, zubia eta presak osatzen dute multzoa. Bisita gidatuarekin eraikin bakoitzeko historia ezagutzeko aukera izango du bisitariak. Beasaingo eta Goierriko industriaren lehen aztarnak ere bertan daude. XIX. mendean Fabrica de Hierros de San Martin –geroagoa CAF bilakatu zena– kokatu zen ibaian beheraxeago, eta XX. mende erdi aldera Indar enpresako pabilioi batzuk Igartzako burdinolaren gainean eraiki ziren.
Ordizia ere, aukeran
Erdi Aroko Goierriko beste herri bat, Ordizia da. D’elikatuz Zentroak Ordiziako historia eta azokaren ezaugarriak ezagutzeko bisita gidatuak antolatzen ditu, Ordiziako eraikuntzarik garrantzitsuenak ezagutzeko: besteak beste, udaletxea, Plaza Nagusia, eliza, Abaria, Barrena eta Zabala jauregiak, Andres Urdanetaren eskultura….
Ardixarra (Segura)
· Ordutegia. 11:30-13:30 eta 16:30 – 19:30.
· Erreserbak. 943 80 17 49 / turismoa@segura.eus.
· Bisita gidatuak. Ardixarra Erdi Aroko intrepretazio zentroa, jauregiak, karkaba, sarrera ateak, eliza eta Ondarre gaztandegia.Igartza (Beasain)
· Ordutegia. Asteazkenetik igandera: 11:00-14:00 eta 16:00-19:00.
· Erreserbak. 943 08 77 98 igartza@bea-sain.eus.
· Bisita gidatuak. Igartza Multzoko bisitak, talo tailerrak eta bisita gidatu tematizatuak. Ikusi agenda.