Galtzada asfaltatzeko lanak hasiko dituzte Beasainen
Abuztuaren 25etik irailaren 1era bitartean iraungo dute egoera txarrean dauden galtzadak asfaltatzeko lanek Beasainen
Bihartik aurrera hasiko dituzte asfaltatze lanak Beasainen. Galtzadetan denboraren poderioz sortutako hondoratze eta pitzadurak konponduko dituzte ibilgailuek arazorik gabe zirkulatu ahal izateko. EAJko udal taldeak martxan jarriko dituen obrak abuztuaren 25etik irailaren 1era bitartean luzatuko dira.
Beste urte batzuetan bezala Asfaltos Urretxu izango da lan hauek burutuko dituen enpresa. 80.000 euroko inbertsioa egingo dela aurreikusten da, lehengo urtean baina gutxiago. Konponduko diren kaleak izango dira: Urbietako zubitik hasita Telefonica eraikineraino, Errementari eta Zapatarirekin gurutzatzen den Trenbide kaleko asfaltoa, eta Manufacturas Olaran eraikinarekiko paraleloan dagoen galtzada. Martina Maiz kaleko eraikinetan dauden garajeen sarreretan ere berritze lanak egingo dituzte.