Gorka Izagirre bigarren Espainiako txapelketako iraupen proban
Jaenen jokatutako Espainiako txirrindularitza txapelketako iraupen proban bigarren sailkatu zen atzo Gorka Izagirre
15 segundu atera zizkion Luis Leon Sanchez Astana Pro Team taldeko txirrindulari eta ormaiztegiarraren taldekideak Gorka Izagirreri atzoko iraupen proban, horrela Izagirre bigarren postuan geratuz.
Gailurrean mantendu dira Astanako bi txirrindulariak, aurretik jokatutako erlojupeko txapelketan podiumera igo ostean. Luisle Sanchez eta Gorka Izagirrek etekina atera zioten Mazuecoseko azken igoeran indartsuen ibili zen Jesus Herradak izandako arazo mekanikoari. Urrearen bila zebilen Cofidis taldeko txirrindularia, baina konpontzea lortu ez zuen arazo tekniko baten ondorioz, bizikletatik jaitsi eta oinez iritsi zen helmugara.