Abuztuko azken asteazkena Ordiziako Azokan
Abuztua bere amaierara iristen ari den honetan, jende ugari inguratu da hilabeteko azken azokara Ordizian
Abuztua amaitzen ari da, eta jendea dagoeneko oporretatik itzultzen ari dela nabaritu dute gaur Ordiziako Azokan. Gaurko postuetan bezeroek aurkitu dituzten produktuen artean, berritasun gisa egon dira besteak beste Joxe Antonio Aizpuruk ekarritako Jumbo sagarrak 2,5€/kg edota Edurneren piku txuria kiloa 2,5-3€-tara, tamainaren arabera. Piperminaren prezioa aldatu egin da eskaintza gehiago dagoelako, eta kiloa 8-12€ tartean geratu da.
Mikologiari dagokionez, kanpoko onddoetan 150kg ekarri dituzte 14/24€kg-ko prezioan. Ziza horiak 34kg, kiloa 12-18€-ren truke. Gorringoa 8kg guztira 29€/kg eta azkenik gamuza 6kg ekarri dituzte kiloa 12€-ren truke.