Bederatzi positibo berri atzeman ditu Osasun Sailak Goierrin 24 orduan
Osasun sailak zabaldutako txosten epidemiologikoaren arabera, bederatzi kasu berri daude Goierrin: hiru Urretxun, bi Beasainen, bi Legazpin, bat Lazkaon eta beste bat Olaberrin
Osasun sailak Goierrin, 24 orduan beste bederatzi positibo kasu atzeman ditu: hiru Urretxun, bi Beasainen, bi Legazpin, bat Lazkaon eta beste bat Olaberrin. Osasun krisia hasi zenetik, 520 dira COVID-19a atzemateko PCR proban positibo eman duten goierritarrak.
Gipuzkoan 215 positibo zenbatu ditu Osasun sailak; Araban 96 izan dira, eta Bizkaian 363. Euskal Autonomia Erkidego mailan 30 eri daude ZIUn ospitaleratuak, eta beste 30 dira atzo ospitalera eramandakoak. Guztira 197 dira ingresatuta daudenak.
Eguneraketa: 08/25 –—— 08/26
ALTZAGA …………… 4
ARAMA ……………… 2
ATAUN ………………. 5
BEASAIN ………….. 76…………………..+2
GABIRIA ……………. 0
GAINTZA …………… 1
EZKIO-ITSASO …… 2
IDIAZABAL ………… 7
ITSASONDO ………. 7
LAZKAO …………… 27……………………+1
LEGAZPI ………….. 40……………………+2
LEGORRETA ………13
MUTILOA ………….. 3
OLABERRIA ………. 1…………………….+1
ORDIZIA ………… 157
ORMAIZTEGI ……. 4
SEGURA ……………. 4
URRETXU ……….. 32…………………….+3
ZALDIBIA …………. 8
ZEGAMA …………. 21
ZERAIN ……………. 0
ZUMARRAGA ….. 93
GOIERRI …………511……………..520(+9)