Edukiera-mugak Ordiziako haur parke eta kirol guneetan
Ordiziako parke eta kirol gune ezberdinetan edukiera-mugak kalkulatu dituzte distantziak mantendu ahal izateko
Abuztuaren 19ko dekretuak jasotzen duen moduan, Ordiziako haur parke eta kirol gune desberdinetako edukiera-mugak kalkulatu dira distantziak mantendu ahal izateko, eta hemendik aurrera pertsona bakoitzeko 4 metro karratu izango dira.
Higienea zaintzea ezinbestekoa dela gogoraraziz, haur parke eta kirol guneak erabili baino lehen eta ondoren eskuak garbitzeko eskatu dute. Bestalde, desinfekzio lanek martxan jarraitzen dutela gogorarazi dute; goizean goiz 06:00-06:30ak aldera eta 11:30-12:00ak aldera desinfektatzen dira gune guzti hauek.