Iraitz Zubizarretak debuta egingo du irailaren 26an Baikorekin
Pilotari ataundarra irailaren 26an estreinatuko da profesional moduan bere herriko Auzoeta Frontoian
Iraitz Zubizarreta pilotari ataundarrak Baikorekin egin behar zuen debuta hasiera batean maiatzaren 8rako aurreikusita zegoen arren, COVID-19ak eragindako osasun krisia dela eta atzeratu egin zen. Horren ordez, irailaren 26an estreinatuko da pilotari profesional moduan bere herriko Auzoeta Frontoian, bere familia eta lagunez inguraturik.
Ataungo pilota eskolan hasi zen lehendabikoz Zubizarreta, eta Lapkeko (Lazkaoko Antzar Pilota Kirol Elkartea) jokalari izan zen ondoren. 21 urte ditu orain, eta dagoeneko amateur mailan hainbat garaipen garrantzitsu izan ditu: 2018ko Antiguoko Txapelketa, Diario Vascorena, Joxean Tolosarena edota 2019ko Lezokoa.