21 positibo berri atzeman ditu Osasun Sailak Goierrin atzotik gaurra
Osasun sailak zabaldutako txosten epidemiologikoaren arabera, 21 kasu berri daude Goierrin: hamar Ordizian, bost Zumarragan, bi Beasainen, bi Legazpin eta beste bi Urretxun
Osasun krisia hasi zenetik Euskadin inoiz zenbatu den positibo kopuru handiena atzeman dute azken 24 orduan. Orain egiten den PCR kopurua hasierakoekin alderatuta nabarmen handiagoa den arren, birusa oraindik ere hedatzen ari dela erakusten dute jasotako emaitzek. Atzoko egunean EAE mailan 8.763 PCR proba egin ziren, eta horietatik 764 izan dira positibo, pandemia hasi zenetik jaso den zifra altuena.
Osasun sailak Goierrin, 24 orduan beste hogeita bat positibo kasu atzeman ditu: hamar Ordizian, bost Zumarragan, bi Beasainen, bi Legazpin eta beste bi Urretxun. Osasun krisia hasi zenetik, 541 dira COVID-19a atzemateko PCR proban positibo eman duten goierritarrak.
Gipuzkoan 243 positibo zenbatu ditu Osasun sailak; Araban 131 izan dira, eta Bizkaian 365. Euskal Autonomia Erkidego mailan 31 eri daude ZIUn ospitaleratuak, eta beste 42 dira atzo ospitalera eramandakoak. Guztira 217 dira ingresatuta daudenak.
Eguneraketa: 08/26 –—— 08/27
ALTZAGA …………… 4
ARAMA ……………… 2
ATAUN ………………. 5
BEASAIN ………….. 76…………………..+2
GABIRIA ……………. 0
GAINTZA …………… 1
EZKIO-ITSASO …… 2
IDIAZABAL ………… 7
ITSASONDO ………. 7
LAZKAO …………… 27
LEGAZPI ………….. 40……………………+2
LEGORRETA ………13
MUTILOA ………….. 3
OLABERRIA ………. 1
ORDIZIA ………… 157…………………….+10
ORMAIZTEGI ……. 4
SEGURA ……………. 4
URRETXU ……….. 32…………………….+2
ZALDIBIA …………. 8
ZEGAMA …………. 21
ZERAIN ……………. 0
ZUMARRAGA ….. 93…………………….+5
GOIERRI …………520……………..541(+21)