Atzo estreinatu zuen Jon Plazaolak 'Irabazi' bakarrizketa
Atzo estreinatu zuen Donostiako Antzoki Zaharrean urretxuarrak berak idatzi eta zuzendutako 'Irabazi' bakarrizketa
Besteak beste monologista ere bada Jon Plazaola. 19 urte zituenetik aritu da bakarrizketak egiten, baina oraingo honetan monologotik haratago, antzezlanarekin nahastutako obra estreinatu du urretxuarrak: ‘Irabazi’.
Konpetentziari buruz hitz egitea helburu duen ‘Irabazi’ bakarrizketa atzo estreinatu zuen Plazaolak Donostiako Antzoki Zaharrean. Txalo Produkzioak konpainia izan zen urretxuarrari aukera hau eskaini ziona, eta honek bi aldiz pentsatu gabe onartu zuen. Bera izan da bakarrizketa honen testugile, zuzendari eta aktorea.
Egunero 20:00etan eskainiko ditu emanaldiak Jon Plazaolak abuztuaren 30era arte Donostiako Antzoki Zaharrean. Sarrerak 13,50 eurotik 20 eurora bitartean salduko dira, eta txarteldegian edota webgune honetan egongo dira eskuragai.